Zuretzat
Aparkalekuak
Parkimetroa
Teleordainketa
Gasolina-zerbitzuguneak
Karga elektrikoa
IAT txanda
Enpresak

Egin zaitez Plus Gidari

Izan ezazu gidabaimeneko zure puntuen eta isunen berri urte osoan zehar

Harpidetu zaitez
3,00 €/año
soilik ordainduta

Kontratatu aplikazioan

iOS Android

Zer du Plus Gidaria harpidetzak?

Izan automatikoki gidabaimeneko puntuen saldoaren eta isunen berri urte osoan zehar

  1. Sakatu "Egin zaitez Plus Gidari" atala
  2. Berretsi NANa eta gidabaimenaren igorpen-data
  3. Harpidetu zaitez urtean 3,00 € soilik ordainduta, eta kitto!
  4. Jaso gidabaimeneko puntuen eta isunen jakinarazpenak urte osoan zehar

Ezagutu Plus Gidari bihurtzearen abantailak

Gidabaimenaren puntuak

Jaso zure DGTko puntuen egoera ofiziala urtean zehar automatikoki.

  • Gidabaimenean dituzun puntuak Mowiz-eko profilean agertuko dira; beti sarbidea izango duzu eta 3 hilabetez behin eguneratuko da.

  • Jakinarazpen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizkizugu eguneratze bakoitzarekin, ezusterik izan ez dezazun.

Nola funtzionatzen dute gidabaimeneko puntuek?
Zure gidabaimenak puntuen saldo bat lotua du. Saldo horri kenduko zaizkio arau-hauste bakoitzari lotutako puntuak, 0raino. Zure puntuen saldoa 0 izan bezain laster, gidabaimenaren indarraldia galtzeko prozesua abiaraziko da.
Arau-hauste mota Zehapenak Puntuak Araua Eraginak bideko istripuetan
Abiadura-muga gainditzea 100 eta 600 € artean 2 eta 6 puntu artean Hirian 60 km/h eta hiriartean 80 km/h abiadura gainditzea delitua da. Hiriarteko errepideetan jartzen diren hiru zehapenetik bi zuzenean lotuta daude gehiegizko abiadurarekin; gainera, presente egoten den arrisku-faktore bat da biktimak dituzten istripuen % 20an.
Alkohola edo bestelako drogak 500 eta 1000 € artean 4 eta 6 puntu artean Gidari hasiberri eta profesionalen gehieneko alkohol maila 0,15 mg/l-koa da arnastutako airean. Gainerako gidarientzat, 0,25 mg/l da; 0,60 mg/l gainditzen bada, delitua da. Beste droga batzuen kasuan, gorputzean hautemate hutsarekin zuzenean zehapena da. Hiltzen den hiru gidaritik batek alkohola edota drogak kontsumitu zituen.
Gailu mugikorren erabilera 200€ 3 puntu Gidatzen ari zarenean, esku libreko telefonoa ez erabiltzea, mezuak irakurri edo bidaltzea edo entzungailuak erabiltzea (nahiz eta bakarra izan) zehapenak ekar ditzakete. Nabigatzaileak edo gailu elektronikoak eskuz erabiltzeagatik ere isunak jar daitezke. Istripuen laurdena gidaria arretarik gabe gidatzeagatik gertatzen da.
Kaskorik ez eramatea 200€ 3 puntu Motor-gidaria izango da arduraduna bidaiariak kaskoa ez badarama edo eskatutako gutxieneko adina ez badu. Hildako ziklomotorren erabiltzaileen % 11k ez zuen kaskoa jantzita.
Gerrikoa eta haurrak lotzeko sistema (SRI) 200€ 3 puntu Gerrikoa eserleku guztietan erabili behar da, eta behar bezala lotu. Ezin dira erabili pintzak edo funtzionamendua aldatzen edo blokeatzen duten sistemarik. Gidaria izango da erantzulea (dagokion puntuak kenduta) haurren bat SRIa gabe baldin badago (Haurrak lotzeko sistema). Hiltzen diren bost helduetatik bat hiriarteko errepideetan ez zuen jarrita gerrikoa. Hirian, hildakoen kopurua bostetik bikoa da.
STOP seinalea eta semaforo gorria 200€ 4 puntu Semaforo gorriak eta STOP seinaleak gelditzera behartzen zaituzte beti. STOP seinalearen kasuan, derrigortasun horrek eragina du ere errepidean margotutako bide-marketan, nahiz eta seinale bertikalik ez egon. Pasatzeko lehentasuna ez errespetatzea da bideetako istripuen faktore nagusietako bat.
Debekatutako errepidea edo aurkako noranzkoa 200 eta 500 € artean Gehienez 6 puntu Aurkako noranzkoan edo debekatutako errepidetik gidatzea arau-hauste oso larria da. Baimendutakoaren aurkako noranzkoan gidatzea da trafiko istripuen ondorioz dauden hildakoen % 1aren kausa zuzena.
Segurtasun-tartea 200€ 4 puntu Gidariak beti segurtasun-tartea mantendu behar du aurreko ibilgailuarekin, talkarik egon gabe frenatzeko aukera izan dezan. Tartea handitu egin beharko da abiadura handiagoan joatean edo eguraldia txarra izatean. Segurtasun-tartea ez mantentzea da sei istriputik baten ondorio zuzena.
Txirrindulari/oinezkoen lehentasuna 200€ Gehienez 4 puntu Txirrindulariek lehentasuna dute motorrezko ibilgailuen aldean, bidegorritik, txirrindularientzako bidetik edo behar bezala seinaleztatutako bidetik igarotzen direnean. Oinezkoak eta txirrindulariak dira erabiltzaile zaurgarrienak. Hiltzen diren hiru oinezkoetatik bi hirian harrapatzen dituzte; txirrindulariak, berriz, hildakoen ehuneko bera dute hiriarteko errepideetan.
Zehapenak
100 eta 600 € artean
Puntuak
2 eta 6 puntu artean
Araua
Hirian 60 km/h eta hiriartean 80 km/h abiadura gainditzea delitua da.
Eraginak bideko istripuetan
Hiriarteko errepideetan jartzen diren hiru zehapenetik bi zuzenean lotuta daude gehiegizko abiadurarekin; gainera, presente egoten den arrisku-faktore bat da biktimak dituzten istripuen % 20an.
Zehapenak
500 eta 1000 € artean
Puntuak
4 eta 6 puntu artean
Araua
Gidari hasiberri eta profesionalen gehieneko alkohol maila 0,15 mg/l-koa da arnastutako airean. Gainerako gidarientzat, 0,25 mg/l da; 0,60 mg/l gainditzen bada, delitua da. Beste droga batzuen kasuan, gorputzean hautemate hutsarekin zuzenean zehapena da.
Eraginak bideko istripuetan
Hiltzen den hiru gidaritik batek alkohola edota drogak kontsumitu zituen.
Zehapenak
200€
Puntuak
3 puntu
Araua
Gidatzen ari zarenean, esku libreko telefonoa ez erabiltzea, mezuak irakurri edo bidaltzea edo entzungailuak erabiltzea (nahiz eta bakarra izan) zehapenak ekar ditzakete. Nabigatzaileak edo gailu elektronikoak eskuz erabiltzeagatik ere isunak jar daitezke.
Eraginak bideko istripuetan
Istripuen laurdena gidaria arretarik gabe gidatzeagatik gertatzen da.
Zehapenak
200€
Puntuak
3 puntu
Araua
Motor-gidaria izango da arduraduna bidaiariak kaskoa ez badarama edo eskatutako gutxieneko adina ez badu.
Eraginak bideko istripuetan
Hildako ziklomotorren erabiltzaileen % 11k ez zuen kaskoa jantzita.
Zehapenak
200€
Puntuak
3 puntu
Araua
Gerrikoa eserleku guztietan erabili behar da, eta behar bezala lotu. Ezin dira erabili pintzak edo funtzionamendua aldatzen edo blokeatzen duten sistemarik. Gidaria izango da erantzulea (dagokion puntuak kenduta) haurren bat SRIa gabe baldin badago (Haurrak lotzeko sistema).
Eraginak bideko istripuetan
Hiltzen diren bost helduetatik bat hiriarteko errepideetan ez zuen jarrita gerrikoa. Hirian, hildakoen kopurua bostetik bikoa da.
Zehapenak
200€
Puntuak
4 puntu
Araua
Semaforo gorriak eta STOP seinaleak gelditzera behartzen zaituzte beti. STOP seinalearen kasuan, derrigortasun horrek eragina du ere errepidean margotutako bide-marketan, nahiz eta seinale bertikalik ez egon.
Eraginak bideko istripuetan
Pasatzeko lehentasuna ez errespetatzea da bideetako istripuen faktore nagusietako bat.
Zehapenak
200 eta 500 € artean
Puntuak
Gehienez 6 puntu
Araua
Aurkako noranzkoan edo debekatutako errepidetik gidatzea arau-hauste oso larria da.
Eraginak bideko istripuetan
Baimendutakoaren aurkako noranzkoan gidatzea da trafiko istripuen ondorioz dauden hildakoen % 1aren kausa zuzena.
Zehapenak
200€
Puntuak
4 puntu
Araua
Gidariak beti segurtasun-tartea mantendu behar du aurreko ibilgailuarekin, talkarik egon gabe frenatzeko aukera izan dezan. Tartea handitu egin beharko da abiadura handiagoan joatean edo eguraldia txarra izatean.
Eraginak bideko istripuetan
Segurtasun-tartea ez mantentzea da sei istriputik baten ondorio zuzena.
Zehapenak
200€
Puntuak
Gehienez 4 puntu
Araua
Txirrindulariek lehentasuna dute motorrezko ibilgailuen aldean, bidegorritik, txirrindularientzako bidetik edo behar bezala seinaleztatutako bidetik igarotzen direnean.
Eraginak bideko istripuetan
Oinezkoak eta txirrindulariak dira erabiltzaile zaurgarrienak. Hiltzen diren hiru oinezkoetatik bi hirian harrapatzen dituzte; txirrindulariak, berriz, hildakoen ehuneko bera dute hiriarteko errepideetan.

Isunen jakinarazpena

Jakin nahi duzun tokitik isunik duzun, izapiderik egin gabe.

  • Jakinarazi gabeko isunen txostena zure profilean agertuko da, beti sarbidea izan dezazun eta 21 egunetik behin eguneratuko da.

  • Gainera, atzitu isunen xehetasunak zure profiletik, behar duzunean.

Jakinarazi gabeko isunen txosten eguneratuarekin, saihestu ezusteak epeak dituzten ordainketetan eta kontuan jasan ditzakezun ezusteko bahituretan.

Ezagutu isun motak eta haiek nola ordaindu

Deskargatu aplikazioa eta harpidetu Plus Gidaria zerbitzura orain